55 Garbitua eman ondoren, apaizak berriro miatuko du eta, lizuna zabaldu ez arren, lehengo itxura bera duela ikusten badu, kutsatuta dago eta erre egingo da, barru edo kanpoaldetik jana baitago.
56 Baina apaizak ikusten badu lizuna zurbildu egin dela garbitua izan ondoren, lizuna duen zatia ebakiko dio jantzi, larru nahiz ehunari.
57 Lizuna berriro agertzen bada, ordea, eta jantzian nahiz ehunean, larruan nahiz larrukian zabaltzen, erre egingo da.
58 Garbitu bat eman ondoren lizuna joaten zaion jantzi, ehun, larru nahiz larrukia, berriro garbitu eta gero, garbi geldituko da.
59 «Hori da artilezko nahiz lihozko jantziei, ehunei eta larru nahiz larrukiei buruzko legea, zer dagoen garbi eta zer kutsatuta erabakitzeko emana».