8 Apaizak, miatu ondoren, zornea azalean zabaldu zaiola egiaztatzen badu, kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da.
9 «Norbaiti legenarena bezalako zauria sortzen bazaio, apaizarengana eramango dute.
10 Apaizak miatu egingo du eta ikusten badu larruazalean handitu zuria duela, gaineko ilea zurituz doala eta haragi bizia ageri dela handituan,
11 legen zaharra du gaixoak larruazalean. Apaizak kutsatutzat aitortuko du eta ez du aparte edukiko, benetan kutsatua baitago.
12 «Baina apaiza ohartzen bada legena larruazalean gero eta zabalduagotuz doala, gaixoa burutik oinetaraino estaltzeraino,
13 sakonago miatuko du; legenak gorputz guztia estali diola ikusten badu, garbitzat aitortuko du; dena zuri bihurtu denez, gaixoa garbi gelditu da.
14 Baina haragi bizia agertzen zaion egunean, kutsatua geldituko da berriro.