9 elkarketa-etxolako sarrerara eramango du aberea, Jaunari eskaintzeko; bestela, herritik bota egingo dute.
10 «Nolanahiko abereren baten odola jaten duenari —israeldarra nahiz israeldarren artean bizi den etorkina izan— aurpegi emango dio Jaunak eta herritik botako.
11 Odolean dago, hain zuzen, izakiaren bizia. Jaunak odola eman dizue, aldarean isuri eta zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Izan ere, biziarekin duen zerikusiagatik lortzen du odolak bekatuen barkamena.
12 Horra zergatik agindu dien Jaunak israeldarrei, ez dezala inork odolik jan, ezta haien artean bizi den etorkinak ere.
13 «Jangai den piztia edo hegaztia ehizatzen badu israeldarrak nahiz etorkinak, odolustu egingo du eta odola lurrez estaliko,
14 izaki ororen bizia odolean baitago. Horregatik agindu die Jaunak israeldarrei inolako izakiren odolik ez jateko, izaki ororen bizia odolean dagoelako; jaten duena herritik bota egingo dute.
15 «Berez hildako edo piztiaren batek sarraskituriko aberearen haragia jaten duenak, bertakoa nahiz etorkina izan, arropak eta gorputza garbituko ditu, eta kutsaturik geldituko da arratsa arte; gero, garbi geldituko da.