11 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emaztearen alabarekin: zure aitarengandik sortua da, eta arreba duzu.
12 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren arrebarekin: zure aitaren odol berekoa da.
13 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure amaren ahizparekin: zure amaren odol berekoa da.
14 «Ez duzu zeure aitaren anaia desohoratuko, beronen emaztearekin sexu-harremanak izanez: zeure izeba duzu.
15 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure errainarekin, zure semearen emaztea baita.
16 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure koinatarekin: zeure anaia desohoratuko zenuke.
17 «Ez duzu sexu-harremanik izango aldi berean emakume batekin eta beronen alaba edo bilobarekin —emakumearen semearen nahiz alabaren alabarekin—, haren odol berekoak baitira: itsuskeria izango litzateke.