1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2 «Esan israeldarren elkarte osoari: Izan santu, ni, Jauna, zuen Jainkoa, santua naiz eta.
3 «Izan begirune gurasoei, eta errespetatu nik aginduriko atseden-eguna. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
4 «Ez jo sasijainkoengana eta ez egin metal urtuzko idolorik. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
5 «Jaunari elkartasun-opariak egitean, eskaini hark atseginez onartzeko eran:
6 oparigaia jan, opaldua izan den egunean eta biharamunean jango duzue; baina hirugarren egunerako sobera gelditua erre egingo duzue.