26 «Ez jan haragia aberea hil duzuen toki berean. Ez jardun aztikeria eta sorginkeriatan.
27 Ez moztu ile-adatsaren ertzak inguru guztian, ezta bizarraren ertzak ere.
28 Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean. Neu naiz Jauna.
29 «Ez desohoratu zeuen alaba prostituzio sakratura bultzatuz, lurraldeko biztanleek beren burua itsuskeria horretara eman ez dezaten.
30 «Errespetatu nik aginduriko atseden-eguna eta izan begirune nire santutegiari. Neu naiz Jauna.
31 «Ez jo nekromanteengana, ez ibili igarleak kontsultatzen, kutsaturik geldi ez zaitezten. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
32 «Zutitu errespeturik handienaz zaharren aurrean; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari. Neu naiz Jauna.