3 Eskaintzaren gainerakoa Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da; guztiz sakratua da, Jaunaren ohorez erretako opariaren parte baita.
4 «Zuen labore-oparia labean errea bada, irin garbiz oliotan oraturiko legamia gabeko opilak eta oliotan bustiriko legamia gabeko taloak egingo dituzue.
5 Labore-oparia zartaginean errea bada, oliotan oraturiko irin garbiz eta legamiarik gabe prestatuko duzue;
6 zatitu egingo duzue, zatien gainera olioa isuriz; labore-oparia da hau.
7 Labore-oparia eltzean egosia bada, irin garbiz eta olioz prestatuko duzue.
8 «Opariak horrela prestatu ondoren, Jaunaren aurrera eramango dituzue eta apaizari aurkeztuko, honek aldareraino hurbil ditzan.
9 Apaizak opariaren zati bat aldarean erreko du eskaintzailearen oroigarritzat. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia.