14 «Atera kanpalekutik ni madarikatu nauen hori; ezar biezaiote eskua buruan aditu dioten guztiek; gero, hil beza harrika israeldarren elkarte osoak.
15 Israeldarrei, berriz, honako agindu hauek adieraziko dizkiezu:«Jainkoa madarikatzen duenak bere bekatuaren ondorenak jasan beharko ditu: harrika hilko du elkarte osoak.
16 Jaunaren izena iraintzen duenak heriotza-zigorra izango du. Etorkina nahiz bertakoa izan, Jaunaren izena iraintzen duenari heriotza emango diote.
17 «Norbait hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.
18 «Beste baten aberea hiltzen duenak abere bizia itzuliko du hildakoaren ordain.
19 «Norbaitek herritarra zauritzen badu, zauri berdina egingo diote berari:
20 haustura hausturaren ordain, begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain; egin duen zauria egingo diote.