2 «Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko argimutilarentzat, kriseiluak beti pizturik egon daitezen
3 elkarketa-etxolan, itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpotik. Aaron arduratuko da horietaz, gau osoan izioturik iraun dezaten Jaunaren aurrean. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun.
4 Aaronek ipiniko ditu kriseiluak argimutilean, Jaunaren aurrean etengabe argi egin dezaten.
5 «Hartu ogi-irin garbia, erre zortzina kiloko hamabi opil
6 eta ezarri Jaunaren aurrean, urre garbizko mahai gainean, seina opileko bi lerrotan.
7 Ipini lerro bakoitzean intsentsu garbia: Jaunaren ohorez, ogiaren ordez erreko den oroitzapen-opari izango da.
8 Larunbatero, betierean, ezarriko dituzte Jaunaren aurrean. Betiko betebeharra izango dute hau israeldarrek.