2 «Errespetatu nik aginduriko atseden-eguna eta izan begirune nire santutegiari. Neu naiz Jauna.
3 «Nire legeen arabera bizitzen bazarete eta nire aginduak arretaz betetzen badituzue,
4 emango dizuet euria bere garaian: lurrak bere uzta ekarriko du eta landako arbolek beren fruitua emango;
5 gari-jotzeak mahats-bilketa arte iraungo du eta mahats-bilketak ereinaldia arte; ase-ase egin arte jan ahal izango duzue eta lasai biziko zarete zeuen lurraldean.
6 Bakea emango dizuet bertan: ezeren kezkarik gabe oheratuko zarete. Piztia kaltegarriak desagerraraziko ditut, eta ez da gerrarik izango.
7 Ihes eragingo diezue etsaiei eta zuen erasopean hilik eroriko dira:
8 zuetariko bostek ehun etsairi erasoko diete eta ehunek hamar milari; zuen erasopean hilik eroriko dira.