42 Orduan, Jakobekin, Isaakekin eta Abrahamekin eginiko itunaz oroituko naiz, baita lurraldeari buruzko agintzariaz ere.
43 Baina lehenago, lurraldea utzi egin beharko dute, hondaturik egongo den bitartean bere atsedenaldiak hartu ahal ditzan. Beren bekatuek merezia ordaindu beharko dute, nire erabakiak mespretxatu eta legeak baztertu dituztelako.
44 Baina etsaien lurraldean egongo direnean ere, ez ditut gaitzetsiko, ez baztertuko, haiek deuseztatu eta nire ituna hausteraino. Neu, Jauna, bainaiz haien Jainkoa.
45 Aitzitik, gogoan izango dut, beraien onerako, haien aurrekoekin egin nuen ituna, haien Jainko izateko atera bainituen Egiptotik herri guztien aurrean».
46 Horiek dira Sinai mendian Jaunak Moisesen bidez israeldarrei eman zizkien lege, erabaki eta irakaspenak, beraren eta israeldarren arteko harremanak zehazteko.