13 «Jaunak debekatua duen zerbait eginez, oharkabean bekatu egiten duena israeldarren elkarte osoa bada, errudun bihurtzen da, nahiz eta ezjakinean egin.
14 Egin duen bekatuaz jabetzean, elkarte osoak zekorra eskainiko du barkamen-oparitzat. Elkarketa-etxolara eramango du,
15 eta elkarteko arduradunek, eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo dute Jaunaren aurrean.
16 Apaiz nagusiak zekorraren odoletik pixka bat elkarketa-etxolara eramango du,
17 eta, behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko errezela, Jaunaren aurrean.
18 Gero, odol horrekin elkarketa-etxolan dagoen aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu Jaunaren aurrean, eta zekorraren gainerako odola elkarketa-etxolaren sarreran dagoen erre-oparien aldare-oinean isuriko.
19 Gantz guztia kenduko dio zekorrari eta aldarean erreko,