14 Egin duen bekatuaz jabetzean, elkarte osoak zekorra eskainiko du barkamen-oparitzat. Elkarketa-etxolara eramango du,
15 eta elkarteko arduradunek, eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo dute Jaunaren aurrean.
16 Apaiz nagusiak zekorraren odoletik pixka bat elkarketa-etxolara eramango du,
17 eta, behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko errezela, Jaunaren aurrean.
18 Gero, odol horrekin elkarketa-etxolan dagoen aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu Jaunaren aurrean, eta zekorraren gainerako odola elkarketa-etxolaren sarreran dagoen erre-oparien aldare-oinean isuriko.
19 Gantz guztia kenduko dio zekorrari eta aldarean erreko,
20 zekor honekin ere beste barkamen-opariko zekorrarekin egindakoa bera eginez. Era honetan egingo du apaizak bekatuaren barkamen-ohikunea eta barkatua izango du elkarteak bekatua.