29 Eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du erre-oparietako abereak hiltzen diren tokian.
30 Gero, apaizak, ahuntzaren odoletik pixka bat behatzez harturik, erre-oparien aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu, eta gainerako odola aldare beraren oinean isuriko.
31 Gantz guztiak kenduko dizkio ahuntzari, elkartasun-oparigaiei bezala, eta aldarean erreko, Jaunak atseginez onartzen duen opari gisa. Era honetan egingo du apaizak bekatuaren barkamen-ohikunea eta barkatua izango du herritarrak bekatua.
32 «Bekatuaren barkamen-oparitzat arkumea badakar, akats gabea eta emea izango da.
33 Eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du erre-oparietako abereak hiltzen diren tokian.
34 Gero, apaizak, arkumearen odoletik pixka bat behatzez harturik, erre-oparien aldare-ertzeko adarrak igurtziko ditu, eta gainerako odola aldare beraren oinean isuriko.
35 Gantz guztiak kenduko dizkio, elkartasun-opariko arkumeari bezala, eta aldarean erreko, Jaunaren ohorez erretako opariekin batera. Era honetan egingo du apaizak bekatuaren barkamen-ohikunea eta barkatua izango du herritarrak bekatua.