12 Jaunak esan zion Moisesi:
13 «Hona hemen Aaronek eta beronen ondorengoek, apaiz sagaratuak izan ondoren, Jaunari eskaini behar dioten oparia: lau kilo irin garbi eguneko, erdia goizean eta beste erdia arratsaldean.
14 Zartaginean prestatuko dituzte olioarekin ongi nahasiak, eta zatiak eginda eskainiko. Jaunak atseginez onartzen duen oparia da.
15 Hala egingo dute apaiz nagusi sagaratuak izango diren Aaronen ondorengo guztiek ere. Betiko legea da. Jaunarentzat erreko dute oso-osorik oparia;
16 hain zuzen, apaizaren labore-opari guztiak erabatekoak dira; ez dituzte jango».
17 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
18 «Esan Aaroni eta beronen ondorengoei:«Hona hemen barkamen-opariei buruzko ohikunea: Barkamen-opariko aberea erre-oparietakoak hiltzen diren toki berean hilko da, Jaunaren aurrean. Opari guztiz sakratua da.