4 Ondoren, arropak aldatu eta errautsa kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera.
5 Aldare gainean pizturik dagoen sua ez da inoiz itzaliko; goizero apaizak egurra botako dio, gainean erre-oparia atondu eta elkartasun-oparigaien gantzak erreko.
6 Aldareko sua beti egongo da pizturik, inoiz ere itzali gabe.
7 «Hona hemen labore-opariei buruzko ohikunea: Aaronen ondorengoei dagokie Jaunaren aurrean, aldarearen aitzinean, aurkeztea.
8 Eskaintzatik, olioz nahasiriko eskutada bat irin, intsentsu guztiarekin batera, hartu eta aldarean erreko dute, Jaunak atseginez onartzen duen oroigarritzat.
9 Eskaintzaren gainerakoa Aaronek eta beronen ondorengoek jango dute; legamiarik gabe eta toki sakratuan jango dute, elkarketa-etxolaren atarian;
10 ez dute legamiarekin erreko, neure ohorez erretako oparietatik ematen diedan partea baita. Guztiz sakratua da, barkamen-oparia eta ordain-oparia bezainbeste.