1 «Hona hemen ordain-opariei buruzko ohikunea. Opari guztiz sakratuak dira.
2 Ordain-opariko aberea erre-oparietakoak hiltzen diren toki berean hilko da. Oparigaiaren odolaz aldarea zipriztinduko da alde guztietatik.
3 Haren gantz guztiak aurkeztuko dira: buztana, heste inguruko gantza,
4 giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,
5 erre egingo du apaizak aldarean, Jaunaren ohorez erretako opari gisa. Ordain-oparia da hau.