18 Oparia eskaini duenak opariko haragitik hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango, eta haren oparia balio gabe geldituko litzateke; gaitzesgarria da haragi hori, eta hartatik jan dezanak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu.
19 Gainera, zernahi kutsatu ukitzen duen haragia ez daiteke jan; erre egingo da.«Opalduriko haragia, legez garbi daudenek bakarrik jan dezakete.
20 Kutsatua egonik, Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota egingo dute.
21 Berdin, zerbait kutsatua ukitu ondoren —giza kutsadura dela, abere-kutsadura edo beste edozein kutsadura higuingarri dela— Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota egingo dute».
22 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
23 «Esan israeldarrei: Ez duzue jango zezen, ardi edo ahuntzen gantzik.
24 Abere hilaren nahiz sarraskituaren gantzaz edozertarako balia zintezkete, jateko izan ezik.