21 Berdin, zerbait kutsatua ukitu ondoren —giza kutsadura dela, abere-kutsadura edo beste edozein kutsadura higuingarri dela— Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota egingo dute».
22 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
23 «Esan israeldarrei: Ez duzue jango zezen, ardi edo ahuntzen gantzik.
24 Abere hilaren nahiz sarraskituaren gantzaz edozertarako balia zintezkete, jateko izan ezik.
25 Jaunaren ohorez erretzeko oparigai den aberearen gantza jaten duena, herritik bota egingo duzue.
26 Biziko zareten edozein lekutan, ez duzue hegazti- edo abere-odolik jango.
27 Odola jaten duen oro, herritik bota egingo duzue».