28 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
29 «Esan israeldarrei: Elkartasun-oparia Jaunari eskaintzean, eskaintzaileak Jaunari dagokion zatia aurkeztuko du;
30 bere eskuz eramango du Jaunari sagaratu beharrekoa: gantzak eta bularra. Bularra Jaunari eskainiko dio, errituzko aurkezpen-keinua eginez.
31 Gantzak apaizak erreko ditu aldarean; aurkezturiko bularra, berriz, Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da.
32 Opaldutako aberearen izterra ere apaizarentzat gordeko duzue:
33 elkartasun-opariko odola eta gantza eskaintzen dituen apaizari dagokion zatia da.
34 Izan ere, aurkezturiko bularra eta aparte utzitako izterra neuk hartu ditut israeldarrengandik —horien elkartasun-oparietatik— eta Aaron apaizari eta beronen ondorengoei eman: betiko dagokien partea da.