17 Baina zekorraren gainerakoak —larrua, haragia eta hesteak— kanpalekutik atera eta erre egin zituen, Jaunak agindua zion bezala.
18 Gero, erre-oparirako aharia ekarrarazi zuen. Aaronek eta beronen semeek ahariaren buruan eskuak ezarri ondoren,
19 hil egin zuen Moisesek, eta odolaz aldarea zipriztindu zuen alde guztietatik.
20 Aharia zatitu egin zuen eta burua, zatiak eta gantzak erre.
21 Hesteak eta hankak uretan garbitu zituen, eta ahari osoa erre zuen aldarean, Jaunak agindua zion bezala. Erre-oparia izan zen, eta Jaunak atseginez onartu zuen bere ohorez erretako oparia.
22 Ondoren, bigarren aharia ekarrarazi zuen, apaizak sagaratzeko erabiltzekoa. Aaronek eta beronen semeek ahariaren buruan eskuak ezarri ondoren,
23 hil egin zuen Moisesek eta, odola harturik, eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtzi zizkion Aaroni.