21 Hesteak eta hankak uretan garbitu zituen, eta ahari osoa erre zuen aldarean, Jaunak agindua zion bezala. Erre-oparia izan zen, eta Jaunak atseginez onartu zuen bere ohorez erretako oparia.
22 Ondoren, bigarren aharia ekarrarazi zuen, apaizak sagaratzeko erabiltzekoa. Aaronek eta beronen semeek ahariaren buruan eskuak ezarri ondoren,
23 hil egin zuen Moisesek eta, odola harturik, eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtzi zizkion Aaroni.
24 Aaronen semeei ere, hurbilaraziz, eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak odolaz igurtzi zizkien; gainerako odola aldare-inguru guztian isuri zuen.
25 Hartu zituen gero buztaneko gantza, heste gainekoa eta gibela estaltzen zuena, giltzurrunak berauen gantzarekin eta eskuineko izterra.
26 Hartu zituen ere legamia gabeko opil bat, olioz oraturiko opil bat eta talo bat Jaunaren aurrean zegoen legamia gabeko ogien saskitik, eta gantzen eta eskuineko izterraren gainean ezarri.
27 Hori guztia Aaronen eta beronen semeen eskuetan jarri zuen, eta hauek Jaunari eskaini zioten, errituzko aurkezpen-keinua eginez.