17 Benetan alferrik botatzen da sarea,hegaz doazenek ikusten badute;
18 baina beren odola isurtzeko zain daude horiek zelatan,beren buruak jartzen dituzte arriskuan.
19 Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona:lapurrari berari kentzen dio bizia.
20 Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria,ibilbideetan oihuka;
21 toki zaratatsuetan egiten du hots,hiri-sarrerako plazan deiadar:
22 «Zuek, zentzugabeok, noiz arte maiteko duzue zentzugabekeria?Zuek, harroputzok, noiz arte jarraituko harrokerian?Zuek, burugabeok, noiz arte gorrotatuko jakinduria?
23 Onar ezazue nire zentzarazpena!Neure espiritua zabaldu nahi dut zuengana,ene mezua adierazi.