Esaera Zaharrak

Kapituluak 18

Elizen Arteko Biblia

1Berekoiak bereari jarraitzen dio,besteen aholkuei kontra egiten. 2Burugabeak ez du zentzu ona gogoko,nahiago du barruan duena aldarrikatu. 3Gaiztakeriarekin mespretxua dator, zitalkeriarekin iraina. 4Ur sakon dira gizakiaren hitzak,erreka gainezka, zuhurtzi iturri! 5Ez da bidezko errudunaren alde jokatzeaerrugabeari bere eskubideak ukatzeko. 6Zentzugabearen hitzek liskarra sortzen,beraren mintzoak kolpeak erakartzen. 7Bere hitzez hondatzen da zentzugabea,bere esanetan gelditzen harrapatua. 8Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:barren-barreneraino iristen dira. 9Bere eginkizunetan zabarra, desegiten duenaren anaia. 10Jaunaren izena, gotorleku sendo;bertara joan eta babesten da zintzoa. 11Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat,menderaezinezko harresi, haren ustetan. 12Handiustearen atzetik hondamendia,apaltasunaren ondoren ohorea. 13Entzun baino lehen erantzuten duenakzentzugabearen lotsa jasan beharko du. 14Adoreak eutsi egiten dio gizakiari gaixoaldian;bihotz-eroria, ordea, nork altxatuko du? 15Buruargiak jakintza lortzen,entzule zuhurra bila saiatzen. 16Opariek ateak zabaltzen dizkiote gizakiari,handikien aurreraino ere iritsarazten. 17Lehenengo hitz egiten duenak arrazoi du auzian,gero kontrakoak kentzen dion arte. 18Zotz eginez amaitzen dira eztabaidak,lehiakideen arteko auzia erabakiz. 19Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea;gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia. 20Nor bere hitzen fruituez elikatzen da,nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen. 21Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza;zer aukeratu, hura jango du bakoitzak. 22Emazte ona aurkitu duenak zoriona aurkitu du;Jaunak egiten du horrelako mesedea. 23Behartsuak erreguka eskatzen,aberatsak gogortasunez erantzuten. 24Badira adiskideak elkar hondatzen dutenak;baita anaia baino lagun minagoak direnak ere.