Esaera Zaharrak
Kapituluak 4
Elizen Arteko Biblia
Lortu jakinduria!
1Entzun, semeok, aitaren oharrak;adi egon, adimentsuak izaten ikasteko.
2Benetan ikasbide ona da nik emandakoa,ez baztertu nire irakaspena.
3Ni ere seme izana nauzue,seme bakarra bezala maite ninduen amak.
4Honela irakatsi zidan aitak: Hartu gogoan nire hitzaketa gorde nire aginduak, bizi nahi baduzu.
5Saiatu zuhur eta adimentsu izaten,ez ahaztu nire esanak, berorietatik ez urrundu.
6Ez baztertu zuhurtzia, eta berak gordeko zaitu;maita ezazu, eta berak babestuko.
7Zuhurtziaren oinarria zuhurtzia nahi izatea da;zeure ondasun guztiez baliatuz, lortu zuhurtzia.
8Maita ezazu, eta ohore emango dizu;besarkatu, eta aberats egingo.
9Koroa ederrak eta diadema distiratsuak bezalaapainduko zaitu.
Bi bideak
10Entzun, seme, onartu nire esanak,eta bizitza luzea izango duzu.
11Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik,nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik.
12Ibiltzean, ez zara baldar ibiliko;lasterka egitean, ez duzu behaztopa egingo.
13Eutsi tinko hartutako heziketari, ez bazter utzi;gorde ezazu, berak ematen dizu bizia eta.
14Ez hartu gaizkileen jokabidea,ez egin aurrera gaiztoen bidetik.
15Ez igaro handik, utzi alde bateraeta jarrai aurrera!
16Ez dira lotaratzen gaiztakeriarik egin gabe;logura galtzen dute, ez badute inor erorarazi.
17Gaiztakeria dute ogi, indarkeria ardo.
18Zintzoen bidea egunsentiko argia bezalakoa da,eguna zabaldu ahala, gero eta argiagoa.
19Baina gaiztoen bidea iluna,ez dakite zerez egingo duten behaztopa.
20Seme, aditu ongi nire hitzak eta kasu egin nire esanei.
21Ez itzazu begi-bistatik ken,gorde bihotzaren barru-barruan,
22onartzen dituenaribizia eta osasuna ematen baitizkiote.
23Zaindu arreta osoz gogo-bihotzak,berauengandik sortzen baita bizia.
24Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa,urrundu ezpain gaizki-esaleak.
25So egin bezate aurrez aurre zure begiek,zure begi-niniek zuzen aitzinera.
26Pentsa ongi zeure oinak non jarri,izan bitez seguruak zure ibilbide guztiak.
27Ez zaitez desbidera ez eskuin, ez ezkerretara;urrundu oinak gaiztakeriatik.