1 Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu;mozkortzen dena ez da inoiz zuhur izango.
2 Lehoia orroka bezala da erregea haserre:suminarazten duenak bere bizia jartzen du arriskuan.
3 Gizakiarentzat ohoragarri da liskarretatik ihes egitea;baina zentzugabea auzitarako beti prest.
4 Udazkenean, alferrak ez du sororik landu nahi;uzta-garaian, bilatu eta ez du ezer aurkitzen.
5 Ur sakonak dira giza pentsamenduak,zentzudunak asmatzen du ateratzen.
6 Askok dituzte beren buruak zintzotzat;baina fidagarria denik, nork aurkitu?
7 Zintzoak prestu jokatzen du beti;zorionekoak haren ondorengo seme-alabak!
8 Erregeak, epaimahaian esertzean,begiratu hutsez haizatzen du gaiztakeria guztia.
9 Nork esan dezake: «Garbitu dut bihotza,bekaturik gabe nago?»
10 Pisu faltsuak, neurgailu faltsuak:biak ditu higuingarri Jaunak.
11 Bere ekintzen bidez adierazten du gazteakjokaera garbi eta zuzeneko izango ote den.
12 Belarria entzuteko eta begia ikusteko:Jaunak eginak dira biak.
13 Ez zaitez loti izan, behartsu bihurtuko zara eta;izan begiak zabalik eta ogiz asebeteko zara.
14 «Txarra, txarra» esaten du erosleak;baina hor doa gero, pozik asko egindako erosketaz.
15 Bada munduan urrea eta korala ugari;askoz baliotsuago, ordea, jakintsu mintzo dena.
16 Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran,arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari.
17 Gozoa da bidegabeki eskuratutako ogia,baina gerora, harri-koxkorrak jatea bezala da.
18 Egitasmoak aholkuen bidez sendotzen dira,gerra estrategia egokiaz egiten.
19 Hizki-mizkiekin dabilenak isilpekoak ere azaltzen ditu;ez zaitez, beraz, berritsuekin elkartu.
20 Bere aita eta ama madarikatzen dituenaribiziaren kriseilua itzaliko zaio iluntasun beltzean.
21 Hasieran bizkorregi lortutako aberastasunakazkenean ez du atarramentu onik izaten.
22 Ez esan: «Emango diot nik horri berea!»Itxaron Jaunarengan eta berak salbatuko zaitu.
23 Jaunarentzat higuingarri dira pisu faltsuak,ez dira bidezko engainuzko neurgailuak.
24 Jaunak segurtatzen ditu gizakiaren pausoak;nola jakin lezake gizakiak nora doan?
25 Arriskutsua da arinkeriaz Jaunari zerbait eskainieta, botoa egin eta gero, pentsatzen hastea.
26 Errege zuhurrak gaiztoak haizatzen ditu,eultziak garia bezala zanpatzen.
27 Giza espiritua Jaunak emandako argia da,izatea barren-barreneraino arakatzen du.
28 Zintzotasunak eta leialtasunak zaintzen dute erregea,zintzotasunean dago sendo errege-aulkia.
29 Indarra gaztearen harrotasun, ile urdinak agurearen ohore.
30 Zulatu eta ebakiz osatzen da gaitza,zigorrez izakiaren barrena.