Esaera Zaharrak 25 EAB

SALOMONEN ESAERAK: BIGARREN BILDUMA (25,1—29,27)

1 Hauek ere Salomonen esaera zaharrak dira,Judako errege Ezekiasen funtzionarioek jasoak.

2 Bere egintzen misterioagatik zor zaio aintza Jainkoari,arazoak aztertu eta argitzeagatik erregeari.

3 Zeruaren goitasuna, lurraren sakontasunaeta erregeen bihotzak aztergaitzak dira.

4 Kendu zilarrari hondakinaketa ontzia egingo du zilarginak.

5 Kendu gaiztoa erregearen aurretiketa haren tronua zuzentasunean sendotuko da.

6 Ez harrotu zeure burua erregearen aurrean,ezta handikien ondoan jarri ere.

7 Hobe duzu «Igo hona!» entzun,handiago baten aurrean apalarazia izan baino.Zeure begiez ikusi baduzu ere,

8 ez bizkorregi eraman auzitara;zeren eta zer egingo duzu azkeneanbeste lekuko batek nahastuta uzten bazaitu?

9 Defendatu zeure auzia salatzailearen kontra,baina ez azaldu inoren sekreturik,

10 entzuten dizunak ez zaitzan lotsarazeta betiko ospe txarra zeureganatu.

11 Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean:horrelakoxeak egoki esandako hitzak.

12 Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko:zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat.

13 Nola elurraren freskotasuna uzta-garaian,hala mezulari fidagarria igorlearentzat:ugazaba indarberritu egiten du.

14 Hodei eta haize handiak, baina euririk ez:horrelakoxea da erregaluak agindu eta ematen ez dituena.

15 Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke,mihi eztiak hezurrak ere hautsi.

16 Eztia aurkitu duzu? Ez jan behar baino gehiago;bestela, ok eginda, bota egingo duzu.

17 Ez joan gehiegitan lagunaren etxera,zutaz aspertu eta gorrota ez zaitzan.

18 Mazoa eta ezpata eta gezi zorrotza:horrelakoxea da hurkoaren aurkako testigantza faltsua.

19 Leiala ez denaz arriskualdietan fidatzea,hortz hautsiaz jatea eta zango bihurrituaz ibiltzea bezala da.

20 Atsekabetuaren aurrean abestiak kantatzea,hotz dagoenean biluztea eta gesalari ozpina botatzea bezala da.

21 Zure etsaia gose bada, emaiozu jaten;egarri bada, emaiozu edaten;

22 horrela, lotsa gorrian utziko duzueta Jaunak ordainsaria emango dizu.

23 Iparrak euria dakar, mihi gaiztoak aurpegi ilunak.

24 Hobe sabaian bizi, baztertxo batean,emakume liskartiarekin etxe berean baino.

25 Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat,hala dira urrutitik jasotako albiste onak.

26 Ur-begi zikina, iturri ustela:halaxe gaiztoaren aurrean kikiltzen den zintzoa.

27 Ez du onik egiten ezti gehiegi jateak,ezta ohore gehiegiren atzetik ibiltzeak ere.

28 Harresiak hondatutako hiri babesgabeabere buruaren jabe ez den gizakia.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31