Esaera Zaharrak 6 EAB

Fidatzaile izatearen arriskua

1 Seme, lagun hurkoaren fidatzaile bihurtu al zara,arrotzen bati eskua emanez?

2 Sarean harrapatuta geratu al zara zeuk emandako hitzezeta lakioan preso zeuk esandakoagatik?

3 Hona hemen, seme, zer egin askatzeko:Lagun hurkoaren esku geratu zarenez,zoaz berarengana eta, eske eta eske, ez utzi bakean.

4 Ez egin lorik, ez hartu atsedenik,

5 zeure burua askatu arte,oreinak ehiztariagandik eta txoriak lakiotik bezala.

Alferra

6 Zoaz inurriagana, alfer hori!Begira nola jokatzen duen, eta ikasi.

7 Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten.

8 Halere, bere ogia ziurtatzen du udan,eta jatekoa pilatzen uzta-garaian.

9 Noiz arte egongo zara etzanda, alfer hori?Noiz itzartuko zeure loalditik?

10 Aldika lozorroan, aldika erdi lo,aldika besoak uztartu eta atsedenean:

11 arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia,eskalea bezala etorriko miseria.

Maltzurra

12 Gizon maltzur eta gaiztoaezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da.

13 Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko.

14 Maltzurkeriaz betea, beti asmo txarretaneta sesioan ibiltzen da.

15 Beraz, erabateko hondamendia iritsiko zaio,bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.

Zeri dion gorroto Jaunak

16 Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunaketa zazpigarren bat erabat du higuingarri:

17 begi harroak, mihi gezurtia,errugabearen odola isurtzen duten eskuak,

18 asmo txarretan dabilen burua,gaiztakeria egiteko presa duten oinak,

19 gezurra dioen lekuko faltsua,eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea.

Kontuz emakume adulteriogilearekin

20 Seme, bete aitaren aginduaeta ez baztertu amak irakatsia.

21 Eramatzazu beti bihotzari atxikiaketa zeure begien aurre-aurrean.

22 Beraiek gidatuko zaituzte zeure joan-etorrietan,beraiek zainduko lo zaudenean,beraiek hitz egingo dizute esnatzean.

23 Agindua kriseilu da, irakaspena argieta heziketa eta zentzarazpena bizirako bide;

24 emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzteeta lausenguz ari zaizunarengandik.

25 Ez izan haren edertasunaren irrikarik bihotzeaneta ez zaitzala harrapa bere begiratuez.

26 Emagaldua ogi-zati batez asetzen baita,baina adulteriogileak bizitza osoa harrapatzen du.

27 Inork hartzen ote du sua altzoan, jantziak erre gabe?

28 Edo inor txingar gainean ibiltzen ote, oinak erre gabe?

29 Bada, berdin inoren emaztearen atzetik dabilena:ukitzen duenik ez da kalte gabe geratuko.

30 Ez du lapurrak mespretxurik merezi,gosea kentzeko osten badu.

31 Halere, harrapatzen badute,zazpi aldiz itzuli beharko du,nahiz eta etxeko ondasun guztiak eman behar izan.

32 Emakume batekin adulterio egiten duena burugabea da,bere bizia hondatzen baitu.

33 Zigortua eta desohoratua izango daeta lotsa hori ezin izango du gainetik kendu,

34 jelosiak sutu egingo baitu senarraeta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean.

35 Ez du inolako ordainik onartuko,ezta zeure eskaintza biderkatuta ere.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31