Esaera Zaharrak 26 EAB

1 Elurra udan edo euria uztaroan bezain desegokiohorea zentzugabeagan.

2 Txolarrea eta enara beti hegaldaka bezala,madarikazio funsgabea ere ez da inora iristen.

3 Zaldiari zigorra, astoari aho-soka,zentzugabearen bizkarrari egurra.

4 Ez erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,ez zaitezen zeu ere haren antzeko izan.

5 Erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,bere burua zuhurtzat eduki ez dezan.

6 Bere zangoak moztu eta ozpina edaten duzentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak.

7 Ezin da elbarria bere zangoez baliatu,ezta zentzugabea ere zuhur-hitzez.

8 Habailan harria lotzea bezain zentzugabeaburugabeari ohore ematea.

9 Mozkorraren eskuetan arantza bezalazuhur-hitza zentzugabearen ahoan.

10 Edonor zauritzen duen gezilaria bezalakoazentzugabea eta edozein bidaiari kontratatzen dituena.

11 Ok egin eta botatakoaren jirabiran dabilen txakurra bezalakoa dabehin eta berriz ergelkeria berera itzultzen den zentzugabea.

12 Aurkitu duzu bere burua zuhurtzat duen norbait?Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.

13 Alferrak dio: «Lehoi bat dago bidean, basapiztia kalean».

14 Ateak orpoan bira, alferrak ohean.

15 Alferrak eskua platerean sartu bai,baina nekagarri zaio ahoraino eramatea.

16 Alferra bere ustez zuhurragozuzen erantzuten dakiten zazpi baino.

17 Txakur galduari belarrietatik heltzea bezalainoren eztabaidatan sartzea.

18 Suzko azkonak eta gezi hilgarriakjaurtitzen dituen eroa bezalakoa da

19 lagunari iruzur egin eta «Txantxetan zen» esaten duena.

20 Egurra amaitzean, sua itzali;iraintzailerik gabe, kito liskarra!

21 Ikatzak txingarra, egurrak sua:berdin suspertzen liskartiak sesioa.

22 Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:barren-barreneraino iristen dira.

23 Buztin gaineko berniza bezala dirabihotz txarrekoaren hitz goxoak.

24 Gorrotoa duenari ez zaio hitzetan igartzen,baina maltzurkeriaz betea du barrua.

25 Ez sinetsi eztiki mintzatzen bazaizu,hamaika gogoeta higuingarri badu barnean eta.

26 Gorrotoa ezkutatzen saiatzen bada ere,haren txarkeria herri osoaren aurrean agertuko da.

27 Tranpa prestatzen duena bertara jausiko da,harria birarazten duenari gainera eroriko zaio.

28 Gezurtiak gorroto dio biktimari,lausengariak hondamendira darama.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31