4 egokiak dira heldugabeei zuhurtasuna emateko,gazteei ezaguera eta bereizmena;
5 zuhurrak entzun bitza eta zuhurrago bihurtuko da,burutsuak trebetasuna bereganatuko du;
6 esaera zahar eta zuhur-hitzak ulertarazten dituzte,baita atsotitzak eta asmakizunak ere.
7 Jaunarenganako begirunea da ezagueraren oinarria;baina zentzugabeek mespretxatu egiten dituztezuhurtzia eta heziketa.
8 Seme, entzun aitaren oharraketa ez baztertu amaren irakaspenak;
9 edertu egingo zaituzte,koroak burua eta idunekoak lepoa bezala.
10 Seme, ez amore eman,gaiztoek nahastu egin nahi bazaituzte.