4 Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu.
5 Burutsuak bildu egiten du udaldian,uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da.
6 Zintzoak bedeinkazioa bereganatzen du,gaiztoaren mihiak indarkeria gordetzen.
7 Zintzoa oroitua izango da eta onetsia,gaiztoen izena bera ere usteldu egingo.
8 Bihotz zuhurrekoak onartzen ditu aginduak,mihi txorokoa hondamendirantz abiatzen.
9 Zuzen dabilena seguru dabil,bide okerretik doana nabarmen geratzen.
10 Azpikeriaz dabilenak atsekabea dakar,aurrez aurre zentzarazten duenak konponbidea.