Esaera Zaharrak
Kapituluak 11:13-19
Elizen Arteko Biblia
13Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu,pertsona fidagarriak dena gordetzen.
14Zuzendaritza gabe, herria behera;aholkulari asko bada, orduan aurrera.
15Ezezagunaren fidatzaileak bere buruari kalte,konpromisorik hartzen ez duenak lasaitasuna ziur.
16Emakume atseginak ospea bereganatuko du,eta gizon ausartak aberastasuna.
17Bihotz onekoak bere buruari egiten dio on,bihotz gogorrekoak bere buruari kalte.
18Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu,zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.
19Zuzentasunaren bidetik bizitzara,gaiztakeriaren atzetik heriotzara.