Esaera Zaharrak
Kapituluak 11:28-31
Elizen Arteko Biblia
28Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da,zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko.
29Bere etxeaz arduratzen ez denak putza izango du gero,zentzugabea zuhurraren esklabo izango.
30Bizi-arbolarena bezalakoa da zintzoaren fruitua;zuhurrak jendearen onespena bereganatzen du.
31Zintzoak lurrean izaten badu bere ordaina,are gehiago gaizto eta bekatariak!