Esaera Zaharrak
Kapituluak 11:4-10
Elizen Arteko Biblia
4Alferrikakoak dira aberastasunak epaiketa-egunean;zuzentasunak, ordea, heriotzatik libratzen du.
5Zintzoari zuzentasunak bidea prestatzen,gaiztoa bere maltzurkeriak erorarazten.
6Zuzentasunak aske egiten ditu prestuak,gutiziak preso hartzen maltzurrak.
7Gaiztoa hiltzen denean, kito haren itxaropena!Baita aberastasunetan zuen esperantza ere.
8Zintzoa estuasunetik atera duteeta gaiztoa sartu da haren lekura.
9Maltzurraren esanak galtzen du lagun hurkoa,jakintzak salbatzen zintzoa.
10Zintzoen zorionaz hiria pozik,gaiztoen galtzeaz are pozikago.