10 Zintzoak ez ditu ahazten abereen beharrak ere,gaiztoak izaten dira barru gogorrekoak.
11 Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilena burugabea galanta.
12 Gutizia gaiztoen sarea da; zintzoen sustraia emankorra.
13 Gaiztoa bere gezurretan geratzen da harrapatua,zintzoak ihes egiten dio arriskuari.
14 Nor bere esanen fruituaz aseko,nork bere eginen ordaina jasoko.
15 Txoroak ongi deritzo bere jokabideari;zuhurra, berriz, adi egoten da besteen iritziari.
16 Txoroak berehala agertzen du bere haserrea,zuhurrak isilean gordetzen iraina.