16 Txoroak berehala agertzen du bere haserrea,zuhurrak isilean gordetzen iraina.
17 Egiazaleak zuzentasunez du aitortzen,lekuko faltsuak gezurrez.
18 Berritsuen mihia ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea.
19 Egiazaleak betiko irauten du,gezurtiak begien itxi-ireki bat.
20 Gaizkileen buruan engainua,bakea aholkatzen dutenengan poza.
21 Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko,gaiztoari zoritxarra bete-betean.
22 Jaunak gorroto ditu gezurtiak;atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.