19 Egiazaleak betiko irauten du,gezurtiak begien itxi-ireki bat.
20 Gaizkileen buruan engainua,bakea aholkatzen dutenengan poza.
21 Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko,gaiztoari zoritxarra bete-betean.
22 Jaunak gorroto ditu gezurtiak;atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.
23 Zuhurrak gorde egiten du dakiena,zentzugabeak bere txorakeria agerrarazten.
24 Langilea agintari, nagia zerbitzari.
25 Kezkak gizona bihozgabetzen du, hitz gozoak adore ematen.