2 Onak Jaunaren onespena lortzen du,asmo txarrekoak gaitzespena.
3 Gaiztakeria ez da oinarri sendoa inorentzat;zintzoaren sustraia, ordea, iraunkorra.
4 Emazte jatorra senarraren koroa,emazte lotsagabea minbiziaren parekoa.
5 Zintzoek zuzentasuna dute gogoan,gaiztoek iruzurkeria besterik ez.
6 Gaiztoen hitzak heriotzako tranpa dira;zintzoenak, berriz, salbameneko bide.
7 Gaiztoak lur jo eta kito! Zintzoen etxeak zutik dirau.
8 Nor bere zentzu onaren arabera txalotuko dute,bihotz okerrekoak mespretxua izango du.