9 Hobe apal izan zerbitzari bat bakarra edukiz,handiustean ibili baino, zer janik izan gabe.
10 Zintzoak ez ditu ahazten abereen beharrak ere,gaiztoak izaten dira barru gogorrekoak.
11 Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,huskerien atzetik dabilena burugabea galanta.
12 Gutizia gaiztoen sarea da; zintzoen sustraia emankorra.
13 Gaiztoa bere gezurretan geratzen da harrapatua,zintzoak ihes egiten dio arriskuari.
14 Nor bere esanen fruituaz aseko,nork bere eginen ordaina jasoko.
15 Txoroak ongi deritzo bere jokabideari;zuhurra, berriz, adi egoten da besteen iritziari.