18 Harropuzkeriaren ondoren hondamendia,handikeriaren ostean erorketa.
19 Hobe dohakabeekin batera apal izan,harroputzekin aberats izan baino.
20 Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik.Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena!
21 Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke;hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.
22 Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat,zentzugabekeria zigor burugabearentzat.
23 Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak;are eraginkorragoak halakoaren esanak.
24 Hitz atseginak, ezti-abaraska:ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.