22 Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat,zentzugabekeria zigor burugabearentzat.
23 Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak;are eraginkorragoak halakoaren esanak.
24 Hitz atseginak, ezti-abaraska:ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.
25 Badira zuzen-itxurako jokabideak,baina azken finean heriotzarantz daramate.
26 Goseak eragiten dio lan beharginari,jan beharrak egiten baitio bultza.
27 Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan,eta beraren hitzak su kiskalgarri.
28 Maltzurrak liskarrak sortzen ditu,iraintzaileak lagunak ere urrunarazten.