16 barru-barrutik alaituko naiz,zuzen mintzatzen zarela ikustean.
17 Ez izan bekatariekiko inbidiarik;izan, ordea, Jaunarenganako begirunea beti;
18 segurua baita etorkizuna dagoela,eta ez du zure itxaropenak porrot egingo.
19 Entzun, seme, eta izan zuhur,bideratu zuzen zeure bizia.
20 Ez zaitez elkartu zurruteroekin,ezta tripazainekin ibili ere;
21 izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen duteeta nagiak zarpailez janzten.
22 Entzun sorrarazi zintuen aitari,ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta.