19 Entzun, seme, eta izan zuhur,bideratu zuzen zeure bizia.
20 Ez zaitez elkartu zurruteroekin,ezta tripazainekin ibili ere;
21 izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen duteeta nagiak zarpailez janzten.
22 Entzun sorrarazi zintuen aitari,ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta.
23 Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak:zuhurtzia, heziketa eta adimena.
24 Seme zintzoaren aita pozez betetzen da,zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten.
25 Zure gurasoak ere alai daitezela zuregatik,eta poz dadila mundura ekarri zintuen ama!