Esaera Zaharrak
Kapituluak 29:18-24
Elizen Arteko Biblia
18Profetaren gidaritzarik gabe, herria zabartu;legea betez, herria zoriontsu.
19Hitz hutsez ez da morroia zentzarazten;ulertu egin arren, ez du esanik egingo.
20Ohartu zara etengabeko hitz-jarioa duenaz?Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.
21Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten dionaondo damutuko da gero.
22Odol-beroak liskarra sorrarazten,suminkorrak bekatuak ugaltzen.
23Harroa apaldu egingo dute;bihotz apalekoa, berriz, ohorez bete.
24Lapurraren partaideak bere buruari gorroto;madarikazioa bereganatzen du ez duelako salatzen.