Esaera Zaharrak
Kapituluak 29:2-8
Elizen Arteko Biblia
2Zintzoak gobernari, herria pozik;gaiztoak agintari, herria kexu.
3Zuhurtzia maite duenak bere aita pozten du;emagalduekin dabilenak ondasunak alferrik galtzen.
4Zuzenbideaz, erregeak herria sendotu;gehiegizko zergak ezarriz, hondatu.
5Lagun hurkoari zurikeria egiten dionaktranpa jartzen dio bidean.
6Lakio bihurtzen zaio bere bekatua gaiztoari,pozez alai bizi da zintzoa.
7Jende xehearen eskubideez arduratzen da zintzoa,gaiztoak ez du ezer jakin nahi izaten.
8Harroputzek herria asaldatzen dute,zuhurrek haserrea baretzen.