Esaera Zaharrak
Kapituluak 29:21-27
Elizen Arteko Biblia
21Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten dionaondo damutuko da gero.
22Odol-beroak liskarra sorrarazten,suminkorrak bekatuak ugaltzen.
23Harroa apaldu egingo dute;bihotz apalekoa, berriz, ohorez bete.
24Lapurraren partaideak bere buruari gorroto;madarikazioa bereganatzen du ez duelako salatzen.
25Gizakiaren beldur dena lakioan jausiko da,Jaunarengan konfiantza duena babestua dago.
26Asko ibiltzen dira agintariaren onespen bila,baina Jaunak bakarrik babesten ditu giza eskubideak.
27Gizaki txarra higuingarri da zintzoentzat,jokabide zuzenekoa higuingarri gaiztoentzat.