3 Zuhurtzia maite duenak bere aita pozten du;emagalduekin dabilenak ondasunak alferrik galtzen.
4 Zuzenbideaz, erregeak herria sendotu;gehiegizko zergak ezarriz, hondatu.
5 Lagun hurkoari zurikeria egiten dionaktranpa jartzen dio bidean.
6 Lakio bihurtzen zaio bere bekatua gaiztoari,pozez alai bizi da zintzoa.
7 Jende xehearen eskubideez arduratzen da zintzoa,gaiztoak ez du ezer jakin nahi izaten.
8 Harroputzek herria asaldatzen dute,zuhurrek haserrea baretzen.
9 Burugabearekin auzitan hasten den zuhurrak,haserretu nahiz barre egin, ez du atsedenik izaten.