Esaera Zaharrak
Kapituluak 29:4-10
Elizen Arteko Biblia
4Zuzenbideaz, erregeak herria sendotu;gehiegizko zergak ezarriz, hondatu.
5Lagun hurkoari zurikeria egiten dionaktranpa jartzen dio bidean.
6Lakio bihurtzen zaio bere bekatua gaiztoari,pozez alai bizi da zintzoa.
7Jende xehearen eskubideez arduratzen da zintzoa,gaiztoak ez du ezer jakin nahi izaten.
8Harroputzek herria asaldatzen dute,zuhurrek haserrea baretzen.
9Burugabearekin auzitan hasten den zuhurrak,haserretu nahiz barre egin, ez du atsedenik izaten.
10Odolzaleek gorrotatu egiten dute prestua,zuzenek bizia babesten diote.