Esaera Zaharrak
Kapituluak 3:14-20
Elizen Arteko Biblia
14Zilarra eskuratzea baino hobe da,urrea baino errentagarriago.
15Koralak baino bikainagoa da,gauzarik baliotsuena ere ez da beraren pareko;
16eskuinean bizitza luzea dakar,ezkerrean aberastasuna eta ohorea.
17Atsegingarriak dira haren bideak,zorionera eramaten dute.
18Bizia ematen duen zuhaitza da.Zorionekoak bertatik jaten dutenak!
19Jaunak jakinduriaz oinarritu zuen lurraeta zentzuz ezarri zerua;
20beraren jakintzaz irteten dira lurpetik uraketa isurtzen dute hodeiek euria.