Esaera Zaharrak
Kapituluak 3:19-25
Elizen Arteko Biblia
19Jaunak jakinduriaz oinarritu zuen lurraeta zentzuz ezarri zerua;
20beraren jakintzaz irteten dira lurpetik uraketa isurtzen dute hodeiek euria.
21Ene seme, gorde zentzutasuna eta oharmena,ez itzazu ken zeure aurretik;
22biziaren iturri izango dituzu, eta apaingarri, lepokoa bezala;
23lasai jarraituko diozu bideari, behaztoparik egin gabe.
24Izu-ikararik gabe lotaratuko zara,oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak.
25Ez zaitu izutuko ustekabeko ikarak,ezta gaizkileengandik etor lekizukeen hondamenak ere.